Ekialde hurbila

Israelgo armadak lau ekintzaile palestinar hil ditu tiroz Jeninen

Israelgo armadako militarrek Al-Aksako Martirien Brigadetako lau ekintzaile hil ditu gaur tiroz Zisjordaniako Jenin hirian. Ihab Abu Yafar, Aiman Sabani, Amer Matahin eta Muhamad Jairala auto batean zihoazen, eta autoaren kontra tiroka hasi ziren militarrak, lau ekintzaileak momentuan hilez. Erasoa Hara Sharkiya auzoan gertatu da. Atzo, auzo horretan 23 urteko neska palestinar bat hil zuten militarrek, etxeko leihotik israeldarren erasoa ikusten ari zela.

2004ko martxoaren 10a
16:45
Entzun
Giza eskubideen aldeko erakundeen arabera, Israelgo armadaren ekintza horiek "hilketa extrajudizialak" dira. Azken bi asteetan gisa horretako beste bi operazio egin dituzte Gazako mugan.

Halaber, atzoko operazioan Jihad Islamikoko ustezko lau kide atxilotu eta beste hiru zauritu zituztela zabaldu dute iturri palestinarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.