Israelgo Armadak lau palestinar hil ditu Gazan

Hamasen kontrako operazioetan, Palestinako Gobernuko ministro bat ere atxilotu dute.

2007ko maiatzaren 26a
12:57
Entzun
Israelgo Armadak gaur ere bonbardatu du Gaza, hamargarren egunez, eta lau pertsona hil ditu. Hain zuzen, Hamaseko lau egoitza bonbardatu dituzte (bi Gazan, bat Jan Junisen eta beste bat Rafahn) eta haietako batean hil dira laurak.

Eraso horiez gain, Cisjordanian, Jeninen, Wasfi Qubaha ministroa atxilotu dute. Palestinako Gobernuan Hamaseko ordezkarietakoa da Qubaha, eta ez dauka ardura zehatzik exekutiboan. Ostegunean, Naser ed-Din Ashaer Hezkuntza ministroa atxilotu zuten; hura ere Hamasekoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.