Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak Libano blokatu eta gutxienez 53 zibil hil dira Israelen erasoekin

Israelek gogortu egin du Libanoren aurkako erantzuna. Atzo, bi soldadu israeldar bahitu zituen Hezbolaren gerrilak eta ekintza berean beste zazpi soldadu israeldar hil ziren. Israelgo Armada indarrez sartu zen Libanora soldaduen bila. Gaur Beiruteko aireportua bonbardatzeaz gain, bi aerodormo militar ere erasotu dituzte, baita Hezbolaren menpeko auzo bat ere. Blokatu egin dute Libano "lehorrez, itsasoz, eta airez". Israelgo Itsas Armadak Libanoko mediterraneoan dituen portuak blokatu ditu. Etengabe, herrialde osoko, azpiegitura zibilak bonbardatzen ari dira. Libanoko Gobernuaren arabera, dagoeneko 53 zibil hil dituzte, tartean familia bereko hamar kide. Zaurituak, berriz, 100 inguru dira.

2006ko uztailaren 13a
19:54
Entzun
"Israelek erabateko blokatzea ezarri dio Libanori, lehorrez, itsasoz eta airez, agindu berria eman arte", adierazi du Israelgo Armadako buruzagi batek. Armadako irrati katean azaldu duenez duenez helburua Beiruteko Gobernuari presioa egitea da "une honetan Hezbolaren esku dagoen Libanoren hegoaldearen ardura har dezan".

Beiruteko aireportua bonbardatu du Israelek

Rafic Hariri aireportua bonbardatu dute gaur Israelgo Armdako hegazkineak. Beirutera, Libanoko hiriburura ailegatu da Israelen erasoa. Atzo Hezbola talde xiita libanoarrak bi soldadu israeldar bahitu zituen eta Israelgo Armada indarrez sartu zen Libanora bi soldaduen bila. Libanoko hedabideen eta polizia iturrien arabera erasoaren ondorioz itxi egin behar izan dute Beiruteko aireportua. Gutxienez, 27 pertsona hil dira Israelek erasoa abiatu zuenetik.

Israelgo Armadak baieztatu egin du aireportuaren aurkako erasoa: "Hezbola erakunde terroristarentzat armak eta materiala trukatzeko ardatz gisa erabiltzen dute", azaldu du Israelgo Armadako bozeramaile batek.

Eraso horien aurrean, Israelgo Armadaren arabera, Katyusha misilak jaurti dituzte ekintzaileek Israel iparraldeko Nahariya hiriaren aurka. Gutxienez lagun bat hil eta beste hiru zauritu direla jakinarazi du Israelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.