Ekialde hurbila

Israelgo Armadak Libano hegoaldea erasotzen jarraitzen du etengabe

Israelgo Armadako soldaduek eta Hezbolako ekintzaileak aurrez aurre borrokan ari dira gaur Marun al Ras eta Bint Jebel herrietan. Era berean, Libano hegoaldea bonbardatzen jarraitzen dute hegazkin israeldarrek, Tiro eskualdeam hain zuzen. Bien bitartean, Condoleeza Rice AEBetako Estatu idazkaria Beirute izan da. Arratsaldean Jerusalemen espero dute; Olmertekin lehenik eta PANeko presidente Mahmud Abbasekin, ondoren, biltzeko. Atzo, Alemaniako atzerri ministro Frank-Walter Steinmeierrekin bildu ostean Amir Peretz Israelgo Defentsa minitroak adierazi zuenez, Israelgo Gobernua prest dago Libano eta Israel arteko mugan NATOko edo Europako Batasuneko nazioarteko indarrak hedatu daitezela onartzeko.

2006ko uztailaren 24a
15:03
Entzun
Nazioarteko indarrak bi egiteko nagusi izango ditu, Israelen arabera: Hezbola talde xiita Libano eta Israel arteko mugatik mugiaraztea eta Siriatik egin daitekeen arma kontrabandoaren aurrean neurriak hartzea. Ordura arte, Israelgo Armadak bere erasoaldiarekin jarraituko du "ezarritako helburuak betetzeko", gaineratu zuen Peretzek.

Gaur, Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkaria Israelgo lehen ministro Ehud Olmertekin bilduko da gaur. Ekialde Hurbilera bidean, baieztatu du beharrezkoa dela lehenbailehen su-etena lortzeko baldintzak ezartzea. Era berean, Ricek adierazi du saituko dela hamahiru egunetako borroka eta bonbardaketen eragin duten krisi humanitarioa arintzen.

=Kafe bat Haifan Olmertekin=b

Libanoko erasoaldia erantzun bat besterik ez da Ehud Olmert Israelgo lehen ministroaren hitzetan. Ukatu egin du Israelgo Armadaren operazioa neurriz kanpokoa dela eta azpimarratu du Israel iparraldeko zibilen etengabe bizi duten mehatxu egoera. Gaur Israelgo hegazkinek Beirut hegoaldea bonbardatzen jarraitzen dute, hamahirugarren egunez. Hala ere, Hezbolak ziurtatu du prest dagoela "hainbat hilabetetako" erasoaldiari aurre egiteko. Atzo, Amir Peretz Israelgo Defentsa ministroak adierazi zuenez, Israelgo Gobernua prest dago Europako Batasuneko edo NATOko indarrak Libano eta Israel arteko mugan zabal daitezen onartzeko.

Kafe bat Haifan

Ehud Olmert Israelgo lehen minitroak ez du uste Libanoren aurka Isralego Armada burutzen ari den erasoa neurriz kanpokoa dela. Izan ere, Israel iparraldean bizi diren zibilak etengabe pairatzen ari diren erasoaren erantzuna dela iritzi dio. "Haifan kafe bat hartzera gonbidatuko nuke mundu osoa, ikus ditzaten egunero buruen gainetik pasatzen zaizkien ehunka kohetei aurre egin behar dieten zibilak nola bizi diren; euren etxeei eta senideei mehatxu egiten dieten koheteak.

Duela hamahiru egun hasi zen erasoaldiak ez du etenik. Gaur Libano bonbardatzen jarraitzen dute, baina, hala ere, Hezbolak dio "hainbat hilabetez" borrokan jarraitzeko prest dagoela. "Herri erresistentzia bat gara, Ekialde Hurbileko Armada indartsuenaren aurka", adierazi du Nawar Sahli Hezbolako bozeramaileak. Talde xiita "hainbat hilabetetako borrokarako prest dago" ziurtatu du.

Rice-en bisita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.