EKIALDE HURBILA

Israelgo armadak palestinar bat hil du Zisjordanian

Polizia iturrien arabera, palestinarrak labanaz zauritu du soldadu israeldar bat.

Nablus hegoaldean hil dute palestinarra. ALAA BADARNEH / EFE
2017ko abuztuaren 19a
07:45
Entzun

Nablus hegoaldean gertatu da, 17:37 aldera. Ordu horretan, Daviden Izar Gorriak abisu bat jaso du, jakinarazteko Israelgo soldadu bat zauritu dutela labanaz. Soldaduak 21 urte ditu, eta hankan zauritu dute. Beilinsomeko erietxera eraman dute, han arta dezaten.

Luba Samri Poliziaren bozeramaileak azaldu duenez, palestinarra Israelgo Polizia zegoen bidegurutze batera heldu da: "Eskuan poltsa bat zeramanez, geldiarazi egin dute. Hark, labana bat atera, eta aurre egin die poliziei. Hainbat poliziak tiro egin diote. Terrorista hil egin da".

2015eko urriaz geroztik, 269 palestinar eta 46 israeldar hil dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.