Israelgo armadak sei palestinar hil ditu Gazako bi erasotan

Tankeekin tiro eginda hil dituzte hiru, eta besteak, airetik erasota; Israeli eraso nahi izatea leporatu die Tel Avivek

Erredakzioa
2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Gazako Gobernuak salatu du sei palestinar hil dituela Israelgo armadak iparraldean egindako bi erasotan. Horietatik hiru, tankeek tiroz hil dituzte bi herrialdeen arteko mugan, Axraf al-Qedra Gazako Osasun Ministerioko bozeramaileak salatu duenez. Israelek, berriz, azaldu du «talde terrorista» bati eraso egin diola, mugako hesian «lehergailu bat jartzera zihoazelako».

Beste hiru palestinarrak, airetik erasota hil ditu Israelgo armadak, eta Tel Avivek jakinarazi du Israel hegoaldera eskuz egindako misil bat botatzera zihoazelako tiro egin diela. Hamaseko segurtasun indarrek baieztatu dute hildako palestinarrak Israelen aurka eskuz egindako misil bat botatzera zihoazen milizianoak zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.