Ekialde Hurbila

Israelgo armadak zazpi palestinar hil ditu Gazan

Hildakoetako lau milizianoak direla jakinarazi du Hamasek. Azken orduetan, miliziek 17 suziri jaurti dituzte Gazatik.

Emakume bat Palestinako bandera bat eskuetan duela, Israelgo armadako ibilgailu baten aurrean. MOHAMMED SABER, EFE
2018ko azaroaren 12a
20:31
Entzun

Lehen Mundu Gerraren amaieratik ehun urte bete ziren larunbatean, eta bertan ziren nazioarteko agintariak, tartean baita Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa ere. Ordea, espero baino lehenago itzuli behar izan zuen Netanyahuk etxera, haren gobernuaren arabera hainbat suziri jaurti zutuztelako Gazatik Israelen menpeko lurretara.

Aurrez zabaldu zen, baina, Israelgo militarrek "operazio berezia" egin zutela Gazan. Hamaseko iturriek salatu dutenez, hainbat militarrek zazpi palestinar hil zituzten tiroz, horien artean lau miliziano. Khan Younisen izan zen, Gaza hegoaldean. Soldadu israeldar bat hil eta beste bat larri zauritu da borroketan.

Tiroketa izan eta gutxira entzun dira alarma hotsak Gaza inguruko kokaguneetan. Bertako iturrien adierazi dutenez, 17 suziri jaurti dituzte azken orduetan Hamasen kontrolpeko eremutik.

Joan den martxoan erefuxiatu palestinarrak itzultzearen aldeko protestak hasi zituztenetik, 200 palestinar inguru hil dituzte militar israeldarrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.