Israelgo armadak berak baieztatu du bonbardaketa, eta adierazi du Gazatik Israel hegoaldera igorritako suzirien "erantzun gisa" egin dutela erasoa. Haren arabera, palestinarren "erasoek" bederatzi lagun zauritu dituzte, "helburu terroristekin" lotura zutenak. Atzo gertatu ziren liskarrak.
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu, berriz, "lasaiago" agertu da, eta herritarrei helarazi die eskura duen guztia egiten ari dela hegoaldeko egoera "baretzeko". Edonola ere, "buru hotzarekin" esku hartzeko premia nabarmendu du: "Hainbat fronterekin ari gara lanean aldi berean".