"Posible da datozen egunetan lurreko erasoaldiak areagotzea", baieztatu du Alon Friedman Israelgo Armdako kide garrantzitsu batek. "Beharbada, talde batzuek mugan ezarrita dagoen kontingentea indartu beharko dute datozen egunetan".
Hezbola baina ez da beldur. Hassan Nasrala, milizia xiitako buruak Al Jazeera telebista katean atzo egin zioten elkarrizketan adierazi zuenez, Israelgo Armadak bere taldearen kuartelaren aurka egindako erasoan ez zen taldekiderik zauritu. Gainera, eraso egin dio berriro Israeli eta ziurtatu du Hezbolak oraindik ez duela bere indar guztia baliatu Israeli eraso egiteko.
Gaur gutxienez hildako bat
Israelgo Armadako hegazkinek gutxienez sei aldiz eraso diote gaur Libano ekialdeko Baalbek hiriari. Al Manar Hebola talde xiitaren telebistak eman du aire eraso hauen berri.
Baalbeken gehingoa xiita da eta Hezbolak jarraitzaile asko ditu hiriko hainbat auzotan. Antza denez, Israelgo Armadako hegazkinek hiria hornitzen duen elektrizitate etxea bonbardatu dute. Eta goizeko lehen orduetan, zubi bat suntsitu dute Bekaa bailaran. Israelgo Armadak Libanako azpiegitura nagusiak izan ditu jomuga erasoaldia abiatu zuenetik. Esaterako, gutxienez hiru bidez bonbardatu du Beiruteko aireportua. Oraingoz ez dakite gaurko erasoak hildakoak eragin dituen ala ez.
Beirut hegoaldean ustez Hezbolak erabiltzen dituen eraikinen aurkako erasoak burutu ditu Israelgo Armadak eta gutxienez petsona bat hil du, lekukoen arabera. Bestalde, Libano eta Siria batzen dituen errepide nagusia ere bonbardatu dute eta hiru autobus jo dituzte. Gainera, herrialdeko zubi nagusiaren zati bat hondoratu dutela ere jakinarazi du Libanoko Poliziak.
ekialde hurbila
Israelgo Armadako milaka soldadu Libano hegoaldean sartu dira erasoaldia biziagotuz
Bederatzigarren egunez Libano erasotzen jarraitzen du Israelgo Armadak. Atzo Amir Peretz Israelgo lehen ministroak ohartarazi zuen Hezbolarekin amaitzeko erasoaldia gogortu eta lurretik Libanora sartzea pentsatzen ari direla. Hain zuzen, milaka soldadu Libano hegoaldean daude dagoeneko. Hezbola milizia xiitaren baseak suntsitzea dute helburu eta eraso handiagoa egiteko prestatzen ari dira. Bestalde, Hassan Nasrala Hezbolako buruak ziurtatu du atzo taldearen kuartelaren aurka egindako erasoak ez duela kalte handiegirik eragin milizian. Bitartean, bonbardaketek ez dute etenik eta hegazkin israeldarrek Baalbek hiria erasotu dute gaur, besteak beste. Gutxienez, libanoar bat hil da eta Beiruten eta hiru autobus jo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu