Israelgo Haaretz egunkariak plazaratu duenez, armadaburuek Gaza iparraldean egiten ari diren 'Penitentzia egunak' operazioa bertan behera lagatzeko gomendatu diote Sharoni. Izan ere, ekintzaile palestinarrek Al Kasam lehergailu jaurtitzaileak inguru horretatik kanpora eraman dituztela uste dute, eta, beraz, ez dela eragingarria Jabalia inguruko erasoarekin aurrera jarraitzea.
Ariel Sharon Israelgo Armadako lehen ministroak, ordea, ez du aintzat hartu Armadako buruzagien aholkua, eta 'Penitentzia egunak' operazioarekin aurrera jarraitzeko agindu du. Erasoaldia bertan behera uzteko, palestinarrek armak beste leku batzuetara eraman dituztela ez ezik, Israelgo soldaduentzat gune hori gero eta arriskutsuagoa dela argudiatu dute buruzagi militarrek. Hala ere, ez dute Sharon konbentzitzea lortu.
Duela hamabi egun erasoaldia hasi zenetik 111 palestinar hil ditu Israelgo Armadak, haietako asko zibilak, tartean haur eta gaztetxo ugari.
Ekialde Hurbila
Israelgo Armadaren aholkuei muzin eginez, Gazako operazioarekin aurrera jarraitzeko agindu du Sharonek
Palestinarren aurkako 'Penitentzia egunak' operazioa bertan behera uzteko eta Gaza iparraldetik erretiratzeko aholkatu dio Israelgo Armadako buruzagitzak Ariel Sharoni, baina Israelgo lehen ministroak ez du gomendio hori aintzat hartu eta erasoaldiarekin aurrera segitzeko agindu du. Duela hamabi egun hasi zuen Israelgo Armadak operazioa, eta dagoeneko 111 palestinar hil ditu, asko eta asko zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu