Israelgo auzitegi militarrak 30 urteko zigorra ezarri dio Al Fatako diputatu bati

2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Jamal Tiraui Al Fata alderdi palestinarreko diputatuari 30 urteko kartzela zigorra ezarri dio Israelgo auzitegi militar batek, Al Aksako Martirren Brigadako komandante izatea egotzita— Brigada Al Fata alderdiko adar armatua da —. Palestinako albiste agentziek jakinarazi dutenez, Israelen aurka operazioak pentsatu eta gauzatzea leporatu diote. Tirauiren anaiak berak «bidegabetzat» jo du epaia, eta helegitea jarriko dutela aditzera eman du.

Tiraui Israelgo armadak atxilotu zuen 2007an Balatako errefuxiatuen kanpalekuan, Nabulsetik gertu, eta ordutik kartzelan dago, bere epaiketa 70 alditan baino gehiagotan atzeratu baitute. Zisjordaniako etaPANeko Parlamentuko bozeramaile orde kargua ere bazuen, eta 2006ko hauteskundeen ostean atxilo hartu zuten lehen hautagaia izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.