Mundua

Israelgo Defentsa ministroak kargua uzteko eskatu dio Olmert lehen ministroari

2008ko maiatzaren 28a
13:26
Entzun
Ehud Barak Israelgo Gobernuko Defentsa ministroak kargua uzteko eskatu dio gaur Ehud Olmert lehen ministroari, honen ustezko ustelkeria dela-eta. "Ez dut uste lehen ministroak bere lana egin dezakeenik akusazio horiekin", esan du Barakek.

"Ez dit axola nola uzten duen: dimisioa, lan uztea, oporrak... Baina utzi beharra du, gai garrantzitsuak ditugulako: Siriako eta Palestinako bake prozesuak, Hamasen kontrako borroka, Iranen mehatxua...".

Baraken alderdia da Olmertenaren bazkide nagusia gobernuan.

Biek gaur ordubeteko bilera egin dute Jerusalemen, eta ondoren egin ditu adierazpenak Defentsa ministroak.

Israelgo Poliziak joan den hilaren 24an bigarren aldiz galdekatu zuen Olmert.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.