Israelgo enbaxadari eraso egin diote Egipton
KAIRO. Duela astebete baino gehiago Israelgo enbaxadaren aitzinean protestak hasi zituzten Kairon, iragan hilean Tel Avivek Egiptoko bortz polizia hil zituelako Sinaiko mugan «terrorista palestinarrak» zirelakoan. Atzo ehunka lagun elkartu ziren. Talde batek Poliziak osatutako segurtasun hesia gainditu zuen, eta enbaxada inguratzen duen pareta botatzen saiatu zen. Enbaxadorea bidaltzeko exijitu diote gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu