Israelgo ereserkia abestu beharko dute haur juduek

2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Israelgo haurtzaindegi juduek ereserki nazionala abestuz eta bandera jasoz hasi beharko dute astea hemendik aurrera. Lege hori onartu du Hezkuntza Ministerioak, balio juduak eta sionistak indartzeko eta emaitza akademikoak hobetzeko. Horrez gain, nazio sinboloei buruzko eskolak eman beharko dizkiete ikasleei, astean behin gutxienez. Dena den, lege hori ez zaie ezarriko arabiarrez irakasten duten eskolei, oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.