Ekialde Hurbila

Israelgo eta Palestinako agintariek "oinarrizko gaiak" hitzartzeko konpromisoa hartu dute

Benjamin Netanyahu eta Mahmud Abbas Egipton dira egunotan, duela bi aste berrabiarazitako elkarrizketen bigarren txandan.

2010eko irailaren 14a
16:30
Entzun
Egipton, Sharm el-Sheik hirian dira egunotan Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa eta Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko burua, duela bi aste Washingtonen (AEB) berrabiarazitako negoziaketen bigarren txandan, eta "oinarrizko gaiak" urtebeteren buruan hitzartzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek gaur. Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariak ere parte hartu du elkarrizketan.

"Oinarrizko gaiei buruzko eztabaida serioa hasi dute dagoeneko", jakinarazi du George Mitchell AEBek Ekialde Hurbilerako duten ordezkariak. Mitchellek azaldu du elkarrizketen helburua dela lortzea "bi estatu, bi herrirekin". Bakerako elkarrizketak "erabat isilpean" izatea ere adostu dute alde biek, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Hamas Palestinako erakundeak Israelen eta PANen arteko elkarrizketak kritikatu ditu. "Palestinaren okupazioa legeztatu egiten dute, eta okupatzaileek egindako krimenak estali", adierazi du Sami Abu Zuhri Hamas alderdi islamistako bozeramaileak. Al Fatari -Abbasen alderdiari- "iruzur hau gerarazteko eskaera" egin dio Abu Zuhrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.