Ekialde Hurbila

Israelgo 'haserretuak' hogei hiritan elkartuko dira bihar

2011ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Israelgo haserretuek euren ekimena eten ez dadin, estrategia aldatu eta protestak hirietara zabaltzea erabaki dute. Tel Aviven eta Jerusalemen elkartu beharrean, bihar beste hogei hiritan elkartzeko deia egin dute. Roi Noiman bozeramailearen hitzetan, protesta «nazio osokoa bilakatzea» da helburua. Duela hiru aste atera ziren kalera lehen aldiz eta, orduz geroztik, larunbatero elkartu dira hiriburuan eta Jerusalemen. Iragan larunbatekoa izan zen orain arteko protesta jendetsuena: 300.000 lagun atera ziren kalera. Manuel Trajtenberg antolatzailearen ustez, herriari entzutea eta beren kezkak ekintzen bidez azaltzea da asmoa; «egoeraren norabidea aldatu, eta itxaropena eskaintzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.