Ekialde Hurbila

Israelgo hauteskundeak aurreratzea hitzartu dute Sharonek eta Peretzek

Isralego Lehen ministro Ariel Sharon eta Alderdi Laboristako buruzagi berri Amir Peretzek bilera egin dute gaur, eta hauteskundeak aurreratzea erabaki dute. Peretzek hauteskundeak martxora aurreratzea proposatu dio, eta Sharonek erantzun dio, berak otsailera aurreratzeko asmoa duela. Peretzek esan du, egun zehatza astelehenean erabakiko dela. Berez, 2006ko azaroan egitekoak ziren.

2005eko azaroaren 17a
11:03
Entzun
Biek hitzartutako epe barruan dagoen edozein egunetan egitea onartuko diela iragarri du Peretzek. 20 minutuko bilera motzean, otsailaren 26tik martxoaren 9a bitartean hauteskundeak egitea adostu dute.

Peretz joan zen astean aukeratu zuten Alderdi Laboristako buru. Hango buruzagi historikoa izan den Shimon Peresi ezustean irabazita. Horrek, Israelgo panorama politikoa aldatuko du, Peresek ez bezala, hark koalizio gobernutik atera nahi baitu, baita hauteskundeak aurreratzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.