Israelgo kartzeletan dauden milaka preso palestinarrek gose greba hasi dute, baldintzak hobetzea exijitzeko.
Preso palestinarren klubeko presidente Kadura Faresen hitzetan, 2.500 presok bat egin dute protestarekin. Israelgo Kartzeletako zerbitzuak, berriz, gutxi batzuk direla dio. Presoen aurkak erasoak etetea, bakartze zigorrekin amaitzea, kartzeletan dauden senideak elkartzea eta ikasten uztea eskatzen dute. Hain justu, azken hilabeteetan presoei baldintzak okertu dizkietela salatu du Adameer Gobernuz Kanpoko Erakunde palestinarrak. Ekainean, lehen ministroak «terroristek Israelgo kartzeletan dituzten baldintza ezin hobeak» bukatu zirela adierazi zuen.
Israelgo kartzeletako preso palestinarrek gose greba hasi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu