Ekialde Hurbila

Israelgo Legebiltzarrak atzera bota du Gazatik erretiratzeari buruz erreferenduma egiteko proposamena

Gazatik erretiratzeko planari buruz erreferenduma egiteko proposamena atzera bota du Israelgo Legebiltzarrak. Diputatuetatik 72k aurka bozkatu dute, 39k alde eta hiru abstenitu egin dira. Erretiratzearen kontrakoen artean Ariel Sharon lehen ministroaren Likud alderdiko zenbait legebiltzarkide daude.

2005eko martxoaren 28a
17:53
Entzun
Gazatik erretiratzeko planak eztabaida sortu du Israelgo eskuineko sektoreen artean; baita Likud alderdiaren barruan ere. Izan ere, lehen ministroak bultzatu du plana, baina bere alderdiko —zein Gobernuko— hainbat kidek, beste sektore eskuindar batzuekin bat eginda, ez dute ondo ikusten.

Hain zuzen ere, Likudeko Batzorde Zentralak erabaki zuen galdeketa behartzeko lege proposamena aurkeztea Legebiltzarrean, Sharonen iritziaren aurka. Parlamentuak, ordea, atzera bota du ekimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.