EKIALDE HURBILA

Israelgo Poliziak 20 urteko palestinar bat hil du, tiroz

Shuafat errefuxiatuen gunean hil dute, ustez soldadu ugari autoz harrapatzen saiatu eta gero.

Israelgo armada, Hebronen, joan den astean. ABED AL HASHLAMOUN / EFE
2016ko irailaren 5a
13:26
Entzun

Jerusalem ekialdeko lurralde okupatuetan hil dute palestinarra, Israelgo Poliziaren bozeramaile Micky Rosenfeldek jakinarazi duenez: "Gauean, Mugako Poliziaren operazioak izan dira Shuafaten. Unitateak hara zihoazela, Palestinako auto bat horiek harrapatzen saiatu da".

Rosenfelden arabera, poliziek, "berehalako arriskuari aurre egiteko, autoa geldiarazi zuten. Tiro ugari egin ziren autoaren aurka. Bi susmagarriak zauritu ziren. Bat erietxean hil zen, eta besteak zauriak ditu". Poliziarik ez da zauritu.

Ynet atariak jakinarazi duenez, Mustafa Nimr da hildakoa, eta 20 urte zituen. Autoan harekin zihoanak 25 urte ditu, eta Jerusalemgo Hadasa ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.