Ekialde Hurbila

Israelgo Poliziak armarik ez zuen gazte bat hil du Jerusalem Ekialdean

Palestinako Telebistak jakinarazi duenez, arreta berezia behar zuen 30 urteko gazte bat da hil dutena. Ordu batzuk lehenago beste palestinar bat hil dute Zisjordanian.

Lyad Allhallaq Israelek gaur goizean hil duen gazte palestinarra. BERRIA
2020ko maiatzaren 30a
11:59
Entzun

Israelgo Poliziak batere armarik ez zuen gazte palestinar bat hil du gaur goizean Jerusalemgo Hiri Zaharrean. Palestinako Telebistak azaldu duenez, 30 urteko gazteak ez die jaramonik egin poliziei gelditzeko agindu diotenean, eta horregatik egin diote tiro. Gaineratu dute arreta berezia behar zuela gazte horrek.

Israelgo Armadak baieztatu egin du hilketa, eta esan du poliziek uste zutela eskuan arma bat zuela gazteak. Poliziak ikerketa bat hasi du, eta hildakoaren senideak galdekatu ditu.

Ordu batzuk lehenago, Zisjordanian beste palestinar bat hil du Israelek. Armadak dio ibilgailu batekin hainbat soldadu harrapatzen saiatu zela palestinar hori, eta horren ondoren egin ziotela tiro. Militarren artean ez dago zauriturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.