Ekialde Hurbila

Israelgo poliziak ustezko bi erasotzaile palestinar hil ditu

Segurtasun indarrek zabaldu dutenez, palestinarretako batek labana bat jaurti die kontrolgunean zeuden militarrei.

2016ko apirilaren 27a
08:08
Entzun

Israelgo Poliziak bi palestinar hil ditu tiroz Ramallahen. Iturri ofizialek azaldu dutenez, gizon-emakumeak dira hildakoak, eta kontrol gune bat zaintzen ari ziren militarrei erasotzen ahalegindu dira. Segurtasun indarren arabera, ustezko erasotzaileak oinez abiatu dira Ramallah eta Jerusalem banatzen dituen Kalandiako kontrolgunea igarotzera, eta militarrek gelditzeko agindu dietenean entzungor egin diete. Jarraian, emakumeak labana bat atera eta soldaduetako bati jaurti dio eta militarrek tirokatu egin dituzte.

Aldiz, Maan albiste agentziaren arabera, gizonezkoa adingabe palestinarra zen, eta emakumeari aguntzera gerturatu denean tirokatu dute soldaduek.

Joan den urriaz geroztik 200dik gora palestinar hil dituzte Israelgo segurtasun indarrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.