Palestinako gatazka

Israelgo soldaduek nerabe palestinar bat hil dute Jeninen

Berri agentzien arabera, Israelgo soldaduek tiro egin dute labanaz eraso dituzten bi neraberen aurka. Gazteetako bat hil egin dute, eta besteak zauriak ditu.

Israelgo soldaduak Hebron hiriko kale istiluetan, aurreko ostiralean. ABED AL HASHLAMOUN / EFE
Berria
2015eko azaroaren 2a
10:45
Entzun

Hildako gaztea Ahmed Awad Abu al Rub bezala identifikatu dute. Qabatiya herrian bizi zen, eta hamasei urte zituen. Zauritutako gaztea berriz Mahmud Muamin Kamil da, hamazazpi urte ditu eta herri berekoa da.

Indarkeriak ez du etenik. Israelgo soldaduek gazte palestinar bat hil zuten atzo Hebron inguruan. Bet Anun herrian protestak egin zituzten atzo. Berri agentzien arabera, gazte batek soldauei labanaz eraso egin zien, eta horiek tiroz erantzun zuten.

Ordu batzuk geroago, Hebronen bertan, gidari batek mugako hiru zaindari harrapatu zituen autoarekin. Gidariak soldaduen tiroen artean ihes egitea lortu zuen. Poliziak atentatutzat jo zuen gertakaria. Hala ere, ordu batzuk geroago gidariak bere burua entregatu zuen eskualdeko Palestina eta Israelgo segurtasun indarren lotura bulegoan. Bertatik, galdeketa egiteko Israelgo zerbitzu sekretuetara bideratu zuten.

Urriaren 1eko altxamendua hasi zenetik 74 palestinar hil dituzte Israelgo segurtasun indarrek, horietako hamabost umeak ziren. Horrez gain, 2.250 palestinar zauritu dituzte azken asteetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.