Errepublika Dominikarra
Istilu larriak gertatu dira poliziaren eta manifestarien artean, eta zortzi hildako egon dira
Dominikar errepublikan istilu larriak gertatu dira poliziaren eta manifestarien artean. Zazpi manifestari eta polizia bat hil dira Gobernuaren politika ekonomikoaren kontra protesta egiteko atzo egin zen 24 orduko greba eguneko borroketan. Errepublika Dominikarrean argindar horniketak maiz huts egiten du, inflazioa oso handia da eta pesoa debaluatu egin da dolarrarekiko.
Sindikatuek deitutako protesta eguneko istilurik larrienak Santo Domingo hiriburuan gertatu dira. Zortzi hildakoez gain, zaurituak 50 baino gehiago dira eta atxilotuak berrehun inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu