Irak

Istilu larriak Irakeko hainbat hiritan, Koalizioak Moqtada Al Sadr buruzagi xiita atxilotzeko agindu ostean

Istilu larriak izaten ari dira Irakeko hiri nagusietan goiz osoan zehar erresistentziako kideen eta indar okupatzaileen artean. Basoran, ehunka xiitek Gobernuaren egoitza erasotu dute; egoitza xiiten esku dago orain. Nayafen, berriz, atzo egun osoan zehar izandako istilu larriak jarraitu egin dute. Al Jaezzera telebista kateak jakitera eman duenez, bi leherketa izan dira goizeko 8:15tan. Bagdaden ere erresistentziako kideetan eta AEBako soldaduen arteko tiroketak izaten ari dira. Bien bitartean, AEBtako soldaduek Moqtada Al Sadren egoitzan sartu dira. Bestalde, AEBtako Apache helikopteroak erresistentziaren zenbait egoitza erasotzen ari dira goiz osoan zehar.

2004ko apirilaren 5a
20:18
Entzun
Paul Bremer AEBen administratzaile zibilak adierazi duenez, "azken egunetan izandako altxamenduak ez ditugu inondik inora onartuko". Goizeko lehen orduetatik AEBtako soldaduak Moqtada Al Sadr buruzagi xiitaren egoitza inguratu eta erasotu dute. Al Sadr indar okupatzaileek atxilotu zuten iragan astean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.