Mundua

Istiluak eta kolpeak Venezuelako Parlamentuan

Elkarri joka aritu dira hainbat diputatu. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Diosdado Cabello parlamentuko buruari eskatu dio "diziplinazko neurriak" har ditzala horrelakorik berriro ez gertatzeko. [Youtube]http://youtu.be/rf8pJy6Ohik[/Youtube]

2013ko maiatzaren 2a
13:08
Entzun

Ez da giro Venezuelan hilaren 14an herrialdeko presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin zituztenetik. Horren adibide da parlamentuan atzo gertatutakoa. Elkarri joka aritu ziren gobernuaren aldeko eta oposizioko diputatu batzuk, eta zaurituak izan ziren liskarretan.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du gertatutakoa ezin dela errepikatu, eta Diosdado Cabello parlamentuko presidenteari eskatu dio "diziplinazko neurriak" har ditzala halakorik berriro gerta ez dadin. "Guk bakea, bizikidetza eta konstituzioarekiko, legeekiko eta ideiekiko errespetua lortzen saiatu behar dugu", azaldu du.

Telebista bidez zabaldutako mezu batean, Madurok esan du ez dagoela ados indarkeriarekin, eta gaineratu du oposizioa "indarkeria probokatzera" zihoala. Twitterren ere hainbat iruzkin idatzi ditu Madurok eztabaidaren harira:

Henrique Capriles oposizioko buruak, aldiz, gobernua egin du gertatutakoaren erantzule. "Gobernu ustel eta faxista honek ez du aldatuko venezuelarra izateko era", adierazi du Twitter bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.