mundua

Istiluak izan dira Grezian militante antifaxistaren hilketaren ondoren

Pavlov Fyssas hip hop kantariaren hiletara milaka lagun joan dira. Greziako Gobernuak lasaitasunerako deia egin du. Bideoa: kantariari omenaldia. [YouTube]http://youtu.be/QSv4u6ihfuw[/YouTube]

2013ko irailaren 19a
17:57
Entzun

Egunsenti Urrekara alderdi neonaziko kide batek hil zuen labankadaz herenegun gauean Fyssas kantaria, eta harrez gero, kontzentrazio antifaxista ugari izan dira, liskarrak ere bai manifestarien eta Poliziaren artean. Bart gauean 34 herritar atxilotu zituzten Atenasen, eta Patrasen ere izan ziren istiluak.

Gaur, berriz, azken agurra ematera atera dira kalera greziarrak, eta tentsioa nagusitu da Atenasko kale nagusietan, Poliziaren zaintza berezia izan dela eta. Gobernuak giroa baretzeko deia egin du, beldur delako herrialdeak bizi duen egoera desegonkorra lehertuko egingo dela.

Amnesty Internationalek Greziako Gobernuari dei egin dio indarkeria ekintzok saihesteko ahaleginak egin ditzan. "Agintariek mezu argi bat eman behar dute: horrelako erasoak ez ditrela onartuko eta erantzuleak justiziaren aurrera eramango dituela".

Justizia Ministerioa zuzenketa bat prestatzen ari da Egunsenti Urrekararen indarkeriaren apologia tipifikatzeko, bereziki atzerritarren kontrakoa. Eraso horien aurrean Poliziak ezer egin ez izana salatu dute herrialdean bertan eta baita handik kanpo ere. Hala ere, duela hilabete gutxi batzuk Andonis Samaras lehen ministroaren alderdiak geldiarazi egin zuen gisa horretako lege proiektu bat.

Fyssasen ustezko hiltzailea Iorgos Rupakias da, 45 urteko gizona, eta epailearen aurrean deklaratzeko zain dago. Fiskalak homizidioa leporatuko dio eta Armen Legea urratu izana. Beste hiru lagun ere atxilotu dituzte. Ustezko hiltzailearen emaztea, senide bat, eta alderdi neonaziaren kudeatzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.