mundUA

Istiluak izaten ari dira Paris inguruetan, Poliziak gazte bat hil duela salatzeko

Autoak, autobusak eta zabor ontziak erre zituzten atzo gauean, eta poliziei hainbat 'molotov koktel' jaurti zizkien.

2009ko abuztuaren 11
16:00
Entzun
Paris inguruetako auzoetan istiluak dira nagusi azken egunetan. Asteburuan Poliziak haiengatik ihesi zebilen gazte bat hil zuela salatzeko irten dira kalera protesta egitera. Atzo gauean hainbat auto, autobus eta zabor ontzi erre zituzten. Molotov koktelak ere jaurti dituzte polizien aurka. Oraingoz lagun bat atxilotu dute.

Frantziako agintariek lasaitasunerako deia egin dute, eta Frantziako Barne ministroak adierazi du egoera "kontrolpean" duela.

2005ean antzeko istiluak izan ziren Parisen, ustez poliziek hil zituzten bi gazteren heriotza salatzeko. Norgehiagoka horiek Frantziako beste hainbat lekutara zabaldu ziren liskarrek iraun zuten hiru asteetan. 8.000 ibilgailu erre zituzten orduan, eta 2.700 lagun atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.