INGURUMENA

Istripu bat izan da Dublingo erraustegi batean, martxan jarri eta astebetera

11 langile zauritu dira.

Poolbeg errauste plantan izan da istripua. PMGROUP-GLOBAL.COM
2017ko ekainaren 8a
14:37
Entzun

Tokiko hedabideek zabaldu dutenez, karea "kontrolik gabe" isuri da. Covanta da errauste plantaren kudeatzailea, eta enpresako bozeramaile batek azaldu du asteazken gauean "kare kopuru txiki bat" isuri dela plantan probak egiten ari ziren bitartean. Astebete zeraman lanean erraustegiak.

Hainbat behargin zeuden lanean, eta horietako 11 St. Vincent's ospitalera eraman dituzte. Bik igaro dute gaua bertan. Galdaretako bat martxan zegoen; baina, istripua gertatu eta gero, itxi egin dute. Ikertzen ari dira zer dela-eta gertatu den, baina osasun eta segurtasun agintariek "gertaera arriskutsutzat" jo dute.

Astebete zeraman martxan errauskailuak. Duela bi hamarkada proposatu zuten proiektua, baina 2014ra arte ez ziren eraikitzen hasi. Apirilean hasi zen errauskailua hondakinak jasotzen, eta joan den astean erre zuen aurrenekoz hondakin sorta bat.

Proiektuak kezka eragin du Ringsend, Irishtown eta Sandymount inguruetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.