KOMUNIKAZIOA

Isunen mehatxupean, Valentzian Catalunya Radioren seinalea etetera behartu du Madrilek

Bi zigor txosten zabaldu dizkio Espainiako Gobernuak Valentziako Kultur Ekintza plataformari, baimenik gabe irrati frekuentziak erabiltzea eta antenak jartzea egotzita.

2014ko urtarrilaren 21a
17:06
Entzun

Urtarrilaren 17an jaso zuen Valentziako Kultur Ekintza plataformak Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren jakinarazpen bat, adieraziz zigor txosten bat zabalduko ziola, ustez, baimenik gabe irrati frekuentziak erabiltzeagatik eta antenak jartzeagatik. Catalunya Radio eta Catalunya Informacio kateen emisioak ahalbidetzen zituzten horrela.

Bi txostenek aurrera eginez gero, baliteke plataformak milioi bat euroko zigorra jasotzea. Horren aurrean, Valentziako Kultur Ekintzak erabaki du Catalunya Radioren seinalea etetea. Gaur zortzi agerraldi bat egingo dute, gertatutakoaren berri emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.