Italiak galdeketa egingo du energia nuklearraz

2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
ERROMA. Italiak energia nuklearraren gaineko erreferenduma egingo du ekainaren 12an eta 13an. Halaxe erabaki du Italiako Auzitegi Gorenak, oposizioaren eskariari kasu eginez. Azken 24 urteotan ez dute energia nuklearrik erabili Italian, baina 2010ean zentral nuklearrak eraikitzeko legea onartu zuen Silvio Berlusconiren gobernuak. Fukushimako istripuaren ostean, bertan behera utzi zuen ekimena, baina oposizioak galdeketa eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.