Bete da antipolitikaren mehatxua Italian. Alderdi nagusiek porrot egin dute udal bozetan, eta politikarien eta Europako Batasunaren aurka egin dutenek indar nabarmena lortu dute. Bozak ez dira Italia guztian egin: 942 udalerritako bederatzi milioi lagunek bozkatu dute. Halere, analistek uste dute herritarrek haserrea erakutsi dutela, eta emaitzak datorren urteko legebiltzarrerako bozen isla izan daitezke.
Beppe Grillo umorista eta ekintzailearen Bost Izarren Mugimendua izan da igoera handiena lortu duena, eta hiri askotan bigarren eta hirugarren indar bihurtu da. Silvio Berlusconiren PDL alderdia, berriz, ia desagertu egin da Palermon, Genevan eta Parman. Lega Nordek Veronako alkatetzari eutsi arren, boto asko galdu ditu beste hirietan. Zentro-ezkerrak gora egin du, baina garaipen handirik lortu gabe. Hilaren 20an eta 21ean egingo dute bigarren itzulia.
Italiako alderdi politiko nagusiek porrot egin dute udal bozetan
Beppe Grillo umoristaren alderdia bigarren eta hirugarren indar politikoa bilakatu da hiri askotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu