ITALIAKO HAUTESKUNDEAK. Maiatzean, presidentearen aukeraketa

2006ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Egutegi politiko estua daukate hemendik aurrera Legebiltzarrak eta Senatuak. Apirilaren 28tik aurrera osatu behar dira bi ganbarak, eta haietako bakoitzeko presidenteak aukeratu beharko dituzte. Apirilaren 28tik hamabost egunera, Legebiltzarrak Italiako presidente berria aukeratu beharko du. Egungo presidente Carlo Azeglio Ciampiren zazpi urteko agintaldia maiatzaren 18an amaituko da. Presidente berria aukeratzeko nahikoa adostasun ez badago, gerta daiteke Ciampiren agintaldia luzatzea. Izan ere, zentro-eskuinak ere begi onez ikusten du. Baina hark 85 urte ditu dagoeneko, eta agintaldi hori behin-behinekoa izango litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.