Italia

Italiako legebiltzarra desegin du Mattarella presidenteak

Hauteskundeetarako bidea ireki du horrela. Martxoaren 4an egingo dituzte bozak.

Paolo Gentiloni, gaur goizeko prentsaurrekoan. GIUSEPPE LAMI, EFE
2017ko abenduaren 28a
07:49
Entzun

Goizean eman du prentsaurrekoa Paolo Gentiloni Italiako lehen ministroak "gobernu progresistaren" bost urteen balorazioa egiteko. "Emankorra" izan da agintaldia, bere arabera: "krisirik okerrenaren ostean berriz martxan da herrialdea", esan du.

Arratsaldean prentsa oharra zabaldu du gobernuak, Sergio Mattarella presidenteak legebiltzarra eta senatua desegiteko aginduak sinatu dituztela esanez, eta horrenbestez, hauteskunde orokorrei atea irekiz. Gentilonirekin bilera egin ostean eman dute berria. Bilera hartan ziren legebiltzarreko lehendakari Laura Boldrini eta senatuko buru Pietro Grasso ere. Bi aurrenek sinatu dituzte kamerak desegiteko aginduak, prentsa oharraren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.