Italiako mafia talde bateko 45 kide atxilotu dituzte

2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
ERROMA. 45 lagun atxilotu dituzte Italiako carabinieriek, droga trafikoa leporatuta. Ndrangheta mafia italiarrak kontrolatzen zuen negozioa. 2008an hasi ziren kasua ikertzen, eta Hego Ameriketatik Europara droga garraiatzen duen sarea aurkitu dute. Itsasoz garraiatzen zuten droga. Ikerketan zehar 500 kilogramo kokaina atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.