L'Aquilako (Italia) Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra jarri die Italiako sei zientzialariri eta gobernuko ordezkari bati, 2009an han izan zen lurrikara ez aurreikusteagatik. Zazpi lagun haiek hondamendia baino astebete bildu egin ziren, arriskua aztertzeko, baina gero ez zuten prebentzio planik osatu, epailearen arabera. Homizidioa egotzi die.
2009ko apiril hasieran izan zen lurrikara, Ritcher eskalan 6,3 gradukoa, eta 309 lagun hil ziren.
Urte hartako martxoaren hasieran Giampaolo Giuliani zientzialariak agintariei ohartarazi zien hilaren amaieran seismo handi batek astinduko zuela herrialdea, baina inork ez zion sinetsi. (Iragarritako hondamendia, BERRIA)
2009ko irailean hasi zen epaiketa.