Italiako Poliziak mafiaren aurkako operazio handia egin du bart Barin, hegoaldean. Stramaglia eta Di Cosola sendietako 98 pertsona atxilotu ditu, horien artean Stramagliatarren buruak, Michele Stramaglia eta Giuseppe Barbetta. Operazioan 600 poliziak hartu dute parte eta Barin, Foggian, Sizilian eta Milanen izan da. 40 kokaina kilogramo, hainbat pistola eta bi Kalashnikov atzeman dituzte.
Azken urteetan Italian dagoen mafia arteko gerra odoltsuenetako batean zeuden Stramagliatarrak eta Di Cosolatarrak. Bariko narkotrafikoa kontrolatzea dute helburu, eta hainbat heriotza eragiteaz gain, tartean Martino Salatino Stramaglia sendiko kidearena, eraikuntzako enpresariak eta olio errota jabeak estortsionatzea ere leporatzen diete.
Polizia operazioa
Italian 92 pertsona atxilotu dituzte mafiarekin zerikusia dutelakoan
Stramaglia eta Di Cosola sendietako kideak dira atxilotuak, eta Barin narkotrafikoaren kontrola izateko borrokan ari ziren azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu