Italian azken hiru egunotan hiru bozketa galdu ditu Silvio Berlusconik

Herrialde osora zabaldu dira unibertsitate erreformaren kontra egiten ari diren protestak

Erredakzioa
2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Sinbolikoak izan arren, azken hiru egunotan hiru bozketa galdu ditu Silvio Berlusconik Italiako Kongresuan; heldu den abenduaren 14an oposizioak haren kontra aurkeztuko duen zentsura mozioan lehen ministroak sostengurik ez duela izango erakusteko dira; beraz, esanguratsuak egunotako bozketak. Dimisioa emateko eskatu diote beste behin agintariari, baina bera tematuta dago, eta bozketa galduz gero hauteskundeak aurreratuko dituela berretsi du.

Erroma, Bologna, Florentzia, Milan, Turin, Palermo eta Pisa hirietan, berriz, unibertsitate erreformaren kontrako protestak gogortu egin dira. Unibertsitatean egin nahi dituzten murrizketak salatu dituzte ikasleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.