Koronabirusa

Italian dagoeneko bi pertsona hil ditu Covid-19 birusak

Emakume bat hil da gaur goizean, eta beste 28 kutsatu daude, denak iparraldean.

Japonian 'Diamond Princess' ontzian zeuden italiarrak hegazkinez herriratu dituzte. Irudian, garraioaren une bat, gaur, Cecchignolan. CLAUDIO PERI / EFE
2020ko otsailaren 22a
11:18
Entzun

Italiako iparraldean bi pertsona hil ditu dagoeneko Txinako Wuhan hirian zabaltzen hasi zen koronabirusak. Emakume bat hil da gaur goizean, birusak eragindako Covid-19 gaitzarekin.

Denera 28 pertsona daude kutsatuta Italian. Horietako 26 Lombardia eskualdean daude, eta beste biak, Veneton. Horiez gain, hiru pertsona Erromako erietxe batean dituzte berrogeialdian.

Hamar bat herri bakartu dituzte agintariek herrialdearen iparraldean, denera 50.000 pertsona. Herri horietako batean —Codognon— atzeman zuten lehen kasua. Deigarria da, gaixoturiko 38 urteko gizona ez baita inoiz Txinan egon. Agintariek uste dute Asiako herrialdean egon berri den lagun batek kutsatu duela. Baina adiskideari azterketak egin dizkiote, eta ez diote birusaren zantzurik topatu. 1.000 biztanle inguru ditu herriak, eta gaur erabat geldirik esnatu da, denda, eskola eta bestelakoak itxita, eta kaleak ia hutsik. Milanera eraman dute gaixoa, eta larri dago.

Gaur Italiara heldu da hango armadako hegazkin bat, Japoniatik atera dituzten italiarren talde batekin. Diamond Prince ontzian zeuden. Berrogeialdian sartu dituzte, Cecchignolako base militarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.