Mundua

Italian enpresa publiko batera postaz bidalitako bonba batek zuzendari nagusia zauritu du

Equitalia enpresa publikoak zergak jasotzeaz arduratzen da. Atzo Deutsche Bank konpainiako zuzendariak bolbora zuen gutun bat jaso zuen.

2011ko abenduaren 9a
15:16
Entzun

Equitalia enpresa publikora postaz bidalitako bonba batek lagun bat zauritu du gaur eguerdian Erroman. Enpresako zuzendari nagusi  Marco Cuccagnari bidali diote fardela, eta hori irekitzen ari zela zauritu da. Hatz bat galdu du eta begi bat ere kaltetu dio leherketak.

Equitalia enpresa zergak jasotzeaz arduratzen da. Polizia orain gertatutakoa ikertzen ari da, baina Pietro Saviotti fiskalaren albokoak esan du jada "atentatu terrorista" izan dela.

Herenegun Josef Ackermann Deutsche Bank konpainiako zuzendariak jaso zuen bolbora zuen gutun bat, Federazio Anarkiko Informal izeneko talde batek hartu zuen eraso saioa bere gain. Iaz Eguberrien aurretik hainbat bonba bidali zituzten postaz, eta horiek ere talde anarkistek hartu zituzten euren gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.