Hondamendia Asia hegoaldean

Itsasikaren ondorioz hildakoak gutxienez 150.000 dira

Atzo bete zen astebete Asia Hegoaldean lurrikara gertatu eta haren ondorioz etorritako olatu handiek milaka lagun hil zituztenetik. Hildakoak zenbatzen ari dira oraindik, eta kopurua gora doa etengabe; orain arte 150.000 zenbatu dituzte, eta gehiagoren bila dabiltza. Bizirik gelditzen direnei ez zaie egoera samurra geratu, jan eskasia dute, eta gaixotzeko arriskua. Laguntza leku guztietara iristen ari dela esan du NBE Nazio Batuen Erakundeak.

2005eko urtarrilaren 3a
19:29
Entzun
Nazioarteko erakundeak Asia hegoaldera bideratutako laguntza ahalik eta hoberen zabaltzen dabiltza. Izan ere, bizirik geratu direnek ezinbestekoak dituzte laguntza horiek, bizirauteko. Ura, janaria eta botikak ari dira banatzen, batik bat.

Bien bitartean, hildakoak zenbatzen eta hondamenditik errekuperatzen ahalegin handia ari dira egiren. 150.000 hildako zenbatu dituzte dagoeneko.

Indonesian 94.081 lagun hil dira, Sri Lankan 29.957, Indian 9.451 hil dira eta 11.000 lagun desagertuta daude. Tailandian, berriz, 4.985 hil zenbatu dituzte.

Laguntza beharra

Nazio Batuek esan dutenez, 1,8 milioi lagunek laguntza behar dute, berehala. Horietatik 700.000 Sri Lankan daude, eta han, hiru egunetan laguntza banatzea espero da. Indonesian hori baino denbora gehiago beharko dutela iragarri dute, izan ere, herrialde hori oso gaizki geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.