Egipto

Itsaso Gorrian hondoratu den ontziko 100 lagun atera dituzte onik eta oraingoz gutxienez 20 gorpu zenbatu dituzte

Egiptoko itsas agintaritzakjakinarazi duenez, oraingoz 20 gorpu aurkitu dituzte eta 100 lagun onik atera dira Salam 98 ontzia Itsaso Gorrian hondoratu ostean. Bots txalupatan iritsi dira onik 100 lagunak. Egiptoko agintariek eguerdian baieztatu dutenez bart gauean arrastoa galdu zioten itsasontzia hondoratu egin da. Ontzia hondoratu zen tokitik gertu hainbat salbamenduko txalupa agertu dira, baina hilotzak ere bai. Egiptoko eta Saudi Arabiako itsasontzi eta helikopteroak bilaketa eta erreskate lanetan ari dira. Ontzian 1.300 lagun zihoazen eta 220 ibilgailu zeramatzan hondoratu zenean.

2006ko otsailaren 3a
18:10
Entzun
Ontzia duela 35 urte eraiki zutela azaldu dute itsasoko agintaritzako arduradunek. Oraingoz ez dituzte ezbeharraren arrazoiak argitu baina, antza denez, Saudi Arabiako mendebaldeko kostaldean haizete eta ekaitz indartsuak zeuden ontzia hondoratu denean. Egiptoko telebista kate baten arabera itsoan 600 metroko sakoneran dago ontzia. Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak gertatutakoa argitzeko berehalako ikerketa egiteko agindua eman du. Antza denez, kanpoko eraso bat izan delako hipotesia baztertuta dago. Mubarakek azaldu duenez, istripua izan duen ontziak ez zituen erreskaterako nahikoa txalupa.

Saudi Arabiako Dubako kaitik abiatu zen arrastoa galdu dioten itsasontzia, eta Egiptoko Safajako portura gauerdian iritsi behar zuen. Kairo hiriburutik 500 kilometro hego-ekialdera dago Safaja, Dubako kaiaren parean. "Salam 98 ontziak gauerdian iritsi behar zuen Safajara, eta 1.300 bidaiari, 22 auto, 16 kamioi eta zamarako 5 ibilgailu ekarri behar zituen", agertu du Bakr Al Raxiidi Itsaso Gorriko probintziako gobernadoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.