Hondoratu aurretik, Gulf Livestock 1 itsasontziak larrialdi dei bat egin du, Japoniako kostazainek jakinarazi dutenez. Zeelanda Berrian itsasoratu zen, abuztuaren 14an, eskifaiako 43 kiderekin eta 5.800 abelbururekin. Panamako bandera du, eta Txinarantz zihoan. Bidean, baina, Maysak tifoiak eragindako ekaitz batek harrapatu du, eta, larrialdi deiaren ostean, desagertu egin da.
Eskifaia 39 filipinarrek, bi australiarrek eta bi zeelandaberritarrek osatzen zuten. Horietatik bakarra aurkitu dute oraingoz, itsasoan noraezean.
Zehazki 5.867 abelburu zeramatzan itsasontziak, eta Zeelanda Berritik Txina hego-ekialdeko Jingtang hirira eraman behar zituen. Bihar zen portura iristekoa.