Kamerungo kostaldean itsasontzi bat hondoratu egin zen atzo. Orotara 150 pertsona zihoazen ontzian. Salbamendu taldeek hogeita hiru pertsona atera zituzten bizirik uretatik eta gainontzeko bidaiari guztiak desagertuta daude orduz geroztik. Kribi hiriko portuan zeuden arrantzaleek hainbat gorpu ikusi zituzten ur gainean eta orduan ohartu ziren gertatutakoaz. Kamerungo Itsas Armada itsaso barrenera abiatu zen eta hogeita hiru pertsona atera zituzten uretatik.
Nigeriatik abiatu eta hegoaldera zihoan ontzia. Gabongo Port-Gentil hiria zen itsasontziaren helmuga. Lekukoen arabera, itsasontzia oso eskasa zen eta baldintza kaskarretan zegoen. Kribi hiriko kostaldean zegoenean istripua izan zuen ontziak eta orduan hondoratu zen. Istripua zergatik gertatu zen jakiteko ikerketa abiatu zuten agintariek. Gregoire Mvombo funtzionarioak jakinarazi zuenez, arrantzaleek eman zizkieten gertatutakoaren aurreneko berriak. Nigeria, Burkina Faso eta Boli Kostako bidaiariak omen zihoazen itsasontzian.Senegalen 1.863 pertsona hil ziren MS Joola itsasontzia hondoratu zenean. 2002. urteko irailaren 26an izan zen istripua eta soilik 60 pertsona atera ziren bizirik.
Itsasontzi bat hondoratu eta 130 pertsona desagertu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu