•Pasok eta ND. Troikaren neurritasun plana babesten duten alderdi bakarrak dira. Biek bakarrik, baina, ez dute gobernua osatzeko aukerarik, inkesten arabera. Izan ere, 40 puntu jaitsi dira 2009ko bozetatik.
•Pasok, ND eta Dimar. Ziurrenik, Dimar Ezker Demokratikoaren babesa lortu nahiko dute Pasokek eta NDk, Europaren aldeko gobernua osatu ahal izateko. Horrek baina, maiatzean bezala, Siriza itunaren barruan sartzea jar dezake baldintzatzat.
•Siriza. Lehen postuagatik borroka egingo du Sirizak gaur NDren aurka. Dena den, ezustekorik ezean, ez du bakarrik agintzeko adina babes eskuratuko. NDrekin eta Pasokekin ez dela elkartuko esan du Alexis Tsipras alderdiko buruak.
•Ezkerreko alderdiak. Baliteke Sirizak KKE Greziako Alderdi Komunistaren eta Pasoketik banandutako Koisy alderdiaren lortu nahi izatea, ezkerreko gobernua osatzeko. KKEk, baina, ez du Tsiprasekin itunik egiteko asmorik agertu. Euroaren aurka dagoen alderdi bakarra da.
Itun posibleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu