BOSNIA

Izetbegovic, Covic eta Cvijanovic garaile Bosniako bozetan, lehen datuen arabera

Hiru kopresidenteak (musulman bat, serbiar bat eta kroaziar bat), bi autonomien gobernuak (musulman eta kroaziarren federazioa eta serbiar errepublika) eta hamar kantoitako parlamentuak hautatu dituzte.

Ilarak Sarajevon, hauteskundeetan botoa emateko. FEHIM DEMIR / EFE
2014ko urriaren 13a
10:09
Entzun

Bosnia eta Herzegovinan hauteskunde orokorrak egin zituzten atzo. Botoen %76,52 zenbatuta, Bakir Izetbegovic nagusitu da hautagai musulmanen artean; kroaziarren artean, Dragan Covic; eta serbiarren artean, Zeljka Cvijanovic. Horiek osatuko lukete hiruko presidentetza, eta kargu horretan dagoen lehen emakumea izango litzateke Cvijanovic.

Izetbegovicek hautesle musulmanen %33 boto bildu ditu; Covicek, hautesle kroaziarren botoen %52; eta Cvijanovicek, berriz, serbiarren botoen %49. Izetbegovicek nabarmendu du bere alderdiak, SDAk, beste alderdi batzuen babesa bilatuko duela aberastasuna eta lanpostuak sortzeko.

Covicek, berriz, Bosniaren deszentralizazioa eta kroaziarrentzako erakunde politiko propioa babesten du. Cvijanovicek uste du kopresidente bakoitzak bere komunitatearen interesak defendatu behar dituela, Bosnia osoarenen gainetik. %50ekoa izan da abstentzioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.