Ameriketako Estatu Batuak

Jaialdi erraldoia Washingtonen, presidente berriaren alde

Bihar izendatuko dute Obama AEBetako presidente, eta bart Washingtonen izan da, 400.000 lagunekin, kontzertu-ekitaldian. Bere gobernuak "erronka serioak" izango dituela aitortu du.

2009ko urtarrilaren 19a
10:14
Entzun
Bihar hartuko du Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko presidente kargua Barack Obamak, George Bushen partez, eta bart jaialdi erraldoi batean izan da, Washingtonen. Kontzertua egin dute eta 400.000 lagun elkartu dira, hango Poliziak esan duenez. Bruce Springsteen, Shakira, Stevie Wonder edota James Taylor bezalako musikari ezagunek hartu dute parte, eta Tiger Woods golf jokalariak, Martin Luther King III.a politikariak, eta Denzel Washington eta Tom Hanks aktoreek pasarteak irakurri dituzte.

Obamak aitortu du "erronka serioak" izango dituela. Irakeko eta Afganistango gerrak, eta krisi ekonomikoa dira, haren arabera, AEBen erroka horiek. "Bidea luzea izango da baina edozer gauza lor dezakegu. Aldaketa eskatu zuten milioika lagunek eta ez dago eragozpenik traba egin dezakeenik".

Arazo horiei aurre egiteko, estatubatuarren arteko "batasuna" eskatu du, eta itxaropenari eusteko galdegin die.

Gaur Obama eta presidenteorde izango dena, Joe Biden, Martin Luther King zenaren egunean, zenbait ekitalditan izango dira.

Errepublikarra da Bush -zortzi urtean egon da presidente karguan-, demokrata Obama.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.