Urtarrilaren 30ean egin ziren hauteskundeen ostean sortu zen Irakeko Legebiltzarrak laugarren bilera egin du gaur, eta herrialde horretako presidentea Jalal Talabani kurdoa izatea erabaki dute.
Irakeko Gobernua osatzeko pauso garrantzitsua zen gaurkoa. Orain, lehen ministroa izendatuko dute.
irak
Jalal Talabani da Irakeko presidente berria
Irakeko Legebiltzarrean presidente aukeraketa izan dute gaur. Jalal Talabani kurdua aukeratu dute kargu horretarako. Irakeko Legebiltzarra osatu zenetik, biltzen diren laugarren aldia dute gaurkoa. Bi lehendakariorde ere aukeratu dituzte: Ghazi Al Jauar (sunia) eta Adel Abdel Mahdi (xiita). Hiru kargudun berriek akordioa sinatu zuten joan zen astean, eta beraiek ziren hautagai bakarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu