Ukraina

Janukovitx atxilotzeko agindu dute, "hilketa masiboa" leporatuta

Ukrainako Barne Ministerioak eman du presidente ohia bilatzeko agindua. Azken aldiz Krimean ikusi dutela zabaldu dute albiste agentziek.

2014ko otsailaren 24a
16:36
Entzun

"Herritar baketsuen hilketa masiboagatik zigor prozesua ireki da. Janukovitx eta beste zenbait agintari ohi bilatzeko eta atxilotzeko agindua dago", esan du Facebooken Asden Avakov Ukrainako Barne ministroak. Janukovitxen Barne ministroa larunbatean kendu zuten kargutik, eta berria aukeratu zuten; Timoxenkoren alderdiko kide da Avakov.

Larunbataz geroztik desagertuta dago Ukrainako presidente ohia, parlamentuak "giza eskubideak masiboki urratzeagatik" kargutik kendu zuenetik. Zenbait hedabideren arabera, Errusiako muga zeharkatzen saiatu ondoren, Donetsk eskualdeko lekuren batean daude ezkutatuta Janukovitx eta goi kargudun ohi horiek. Orain, ordea, Krimean egon daitekeela zabaldu dute.

Atxilotze aginduan aipatzen dituzten "hilketa masiboak" azken hilabeteetan kalean Ukrainako segurtasun indarrek hil dituzten herritarrak lirateke. Maiatzaren 25ean bozetara deitu dute Ukrainan. Julia Timoxenko oposizioko buru eta lehen ministro ohia larunbatean aske geratu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.