mundua

Japoniak aitortu du ez dakiela noiz egonkortuko den Fukushimako egoera

Lehen ministroak esan du prest daudela edozer egoeratarako.

2011ko apirilaren 1a
15:34
Entzun

Naoto Kan Japoniako Gobernuko lehen ministroak adierazi du ez dakitela noiz bukatuko den Fukushimako zentral nuklearreko krisia, "zaila baita jakitea", eta aitortu du ez dakitela noiz egonkortuko den egoera. "Prest gaude edozein egoeratarako". Martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak kalte handiak sortu dituzte Fukushimako zentral nuklearrean. 

"Orain lehentasuna pertsonen osasuna eta segurtasuna da", esan du Kanek.

Apirilaren 11n Japoniako eskualdeetako gobernuek eta adituek biltzarra egingo dute, eta eremu kaltetuenetako egoera hobetzeko neurriak hartuko dituzte —Iwate, Miyagi eta Fukushimakoa—.

"Etorkizun bikaina du Japoniak", esan du Kan lehen ministroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.